Alkatearen agurra

Alkatea

Ongietorria ematen dizuet Orozkoko Udalaren webgune honetara, udal kudeaketan herritarren partaidetza handitzera eta tokiko administrazioarekiko elkarrekintza hobetzera bideratutako tresna honetara. Teknologia berriek komunikazioa errazteko aukerak zabaltzen dituzte. Hori horrela, webgune honetan erabilgarria izan daitekeen udal informazioa eskaini eta gure herrian gertatzen diren albisteak, ekitaldiak eta jarduerak argitaratu nahi dizkizuegu. Era berean, udal eta zerga ordenantzak, osoko bilkurak, batzorde informatiboak eta gobernu-batzarrak kontsultatzeko aukera ere badago, baita udal tramiteak errazten dizkizueten instantziak deskargatzekoa ere.

Etapa berri bat hasi dugu, ilusio handiarekin eta denontzako lan egiteko gogo eta borondatearekin zabaltzen dugun etapa. Irekia eta parte hartzailea den Udala dugu helburu, etengabe eraikitzen eta eguneratzen ariko den web orria izango duena. Ni ere herritar bat gehiago naizenez zuek nahi duzuen bezalako herri bat nahi dut: aukerak dituena, gozatzekoak diren auzoekin, kalitatezko zerbitzu publikoekin, lan egiteko prest dagoena, lehenengo egunetik azkenengora arte jendearekin konpromisoa hartua duena, herriko txoko desberdinetan ondo pasatzen duena eta bai pertsonengan bai pertsonen potentzialtasunean sinesten duena.

Ahalegin honetan gobernu talde batek laguntzen nau: gaitua, ekina, prestatua, fidagarria eta kontzientea den taldea, gure oraina hobetzeko aukeratu duzuena. Eta gogor lan egingo dugu, parte-hartzeari zabalik, baina baita apaltasunez ere, akatsak onartzeko prest eta autokritika egiteko gaitasunarekin.

 Pedromari Intxaurraga Sautua.

Alkatearen erantzunak

Helbide honen bitartez zure zalantzak, iradokizunak eta ideiak bidali ahal dizkidazu, Orozko eta gure herritarren bizitza hobetu ahal izateko. Ahal bezain laster erantzungo dizut.

alkatetza.orozko@bizkaia.org