···

 
Orozkoko Harana mendiz inguragurik dago eta bi errekak zeharkatzen dabe: Anauri eta Altube errekak Kantarrena auzoan lotu eta Arabako herria dan Aretan Nerbioira heltzen direnak. Baina Gorbeiko Mendigunea da Orozkoko herriari aparteko berezitasuna emoten deutsona. Eusko Jaurlaritzak 1994ko uztaileko hilabetean Parke Naturala deklaratu eban eta 20.016 hektareagaz Euskal Autonomi Erkidegoko parkerik zabalena da.
Itxinako Biotopoa aurki daikegu parkean, 571 hektareagaz eta oso osoan Orozkoko Herriarena dana.
Karst ingurune bat da, zuloetan sartzen dan urari esker osatzen dan disoluzio kimikoak zulogune eta harri biluzien agerpenari bide emonez.


INGURU NATURA ETA HERRIKOA: