···

 
MUSEOA Legorburu jauretxean dago kokatua. Kareaga etxea izenez ere ezagutzen dan eraikin bikain hau XVIII. Mendekoa da eta Zubiaurreko plaza nagusian dago, Orozkoko bailaran.
Orozkoko Museoa hiru solairuko eraikina da eta bakoitza gai bat islatzeko erabiltzen da: Orozkoko Bailarako Ondare Historikoa, bai zibila, baserri mota guztiakaz, jauretxe eta dorretxeakaz eta bai eraikin erlijisioakaz: 7 eliza, 11 ermita, 3 kanposatu, konbentu bat eta nekropolisa; Bizimodu Tradizionala Bailaran eta Gorbeiko Lurralde Garaietako Biztanleak (artzainak, egurgileak eta ikazkinak).
Museoko mezu guztiak paneletan jasotzen dira, testu eta argazkien bidez. Museo honetan gauza anitz aurki daikegu: hainbat maketa-interaktiboak batzuk, burdinola, errota eta