···
GIZARTE-ANTOLAKETA:
Aro
Berriko denboraldian, Orozkoko Udalerriak Bizkaiko toki entidadeen artean bere
pertsonalitatea garatuko eban. Bizkaiko beste udalerriakaz eukan ezberdintasun
bakarra izan zan XII. Mendetik hasita eta 1782.urterarte Aiarako Etxeko Jaunaren
menpe egon zala. Guzti hau, Orozkoko Alberta Sánchez andrea Aiarako Jaunagaz
ezkondu zalako eta 1785eko apirilaren 2an Orozkoko herria Bizkaiko Jaurerriko
Batzar Nagusietara kokaleku edo elizate bakarragaz gehitu zan baina merinaldeen
batzarrean ere ordezkaturik egoan.