···

 
HISTORIAURREA:
Orozkoko ondare arkeologikoa eskualdean dagozanetatik aberatsenetariko bat da. Gorbeiko Mendian kokaturik dagoz aztarnategi gehienak eta historiaurretik datoz.
Aztarnategi hauetan bi talde ikusi ahal dira:
- Kobazuloetako asentamentuak: Hamaika dira Orozkon agertu direnak. Hauek, bi taldeetan osatzen dira: 1) Itxinakoa eta 2) Urratxa-Lasarrekoatxakoa. Azken honetan, eta Sastegin kokaturik dagoan Urratxa III kobazuloan bai material litikoak eta bai zeramikoak ere berreskuratu dira. Era berean, gorriz dekoraturik dagoan harribila bat ere agertu da. Material hauek ikusita, gizonak noiztik kobazulo hau okupatu dauan ezagutu ahal da.

···