Alkatearen agurra
Kaixo,
Udal kudeaketa gure auzokideei hurbiltzeko asmoarekin bat eginez, oraingoan gure web gune berria aurkeztu nahi dizuegu.Leiho digital honek zerbitzuen berri eskaintzea helburua du. Hori dela eta, bertan txertatuko ditugu interesgarriak izan daitezkeen informazio zehatzak eta Udaleko Sailek egiten dituzten proposamenak. Gainera, gure udalerriaren eta, batez ere, gure ingurunearen aukerak ezagutzeko tresna ezin egokiagoa izango da txoko hau.
Orozkoko zaindariaren jaiak irailaren 1ean hasiko dira eta astebete izango dugu aurretik
Argitaratua az., 01/09/2010 - 17:57Orozkoko zaindariaren jaiak, hau da San Antolinen omenezko jaiak, datorren irailaren 1ean hasiko dira eta berrogeita hamar ekintza baino gehiago izango ditugu astebetean.
Orozkoko jaietan XIX. mendeko ohitura bat berreskuratzen du garrafa txapelketa tradizionalari esker
Argitaratua ar., 31/08/2010 - 16:12Beste urte batez Orozkoko zaindariaren jaietan berreskuratuko da txakolin-limonada prestatzeko ohitura, irailaren 1etik aurrera.
Gazteek lana bilatzeko sustapen-kanpaina jarri du martxan Orozkoko Udalak
Argitaratua ol., 16/07/2010 - 12:24Udalerriko gazteek lana bilatzeko sustapen-kanpaina jarri du martxan Orozkoko Udalak, Kultura eta Gazteria Sailaren bidez.
Orozkoko Museoak pintura tailerreko ikasleek egindako koadroen erakusketa jarriko du ikusgai
Argitaratua ol., 16/07/2010 - 12:23Orozkoko museoak uztailaren 18ra arte udalerriko pintura tailerreko ikasleek egindako 25 koadroren erakusketa jarriko du ikusgai. Koadroek hainbat gai jorratzen dituzte, baina paisaiak nagusi dira.
Ostegun, ostiral, igande eta jaiegunetan egongo da irekita erakusketa, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.
Aiaraldea Elkarteak doaneko bisita gidatuak eskaintzen ditu Aiara eta Nerbioi garaia haranetan zehar
Argitaratua ol., 16/07/2010 - 12:20Turismoa sustatzen duen Aiaraldea elkarteko kidea da Orozko Udala. Elkarte horrek aste honetatik irailaren 30era bitartean doaneko bisita gidatuak eskaintzen ditu Aiara eta Nerbioi Garaia haranak ezagutzeko.








