Noticias

 

Urtero Supelaur Kultur Taldeak antolatzen duen laburmetrai lehiaketa martxan da bere bigarren edizioarekin. Bertan parte hartzeko ondorengoak dira oinarriak:

Gaia: librea izango da. 

Arauak:

  • Lanak euskerazkoak izan behar dira.
  • Parte-hartzaileak arduratuko dira bideoen ekoizpen prozesu osoan beharrezkoa izango duten materialaz.
  • Aurkezten diren lanek originalak eta aurkeztu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
  • Lehiaketan parte hartzean egileak aitortzen du bidalitako lanaren eta haren edukiaren arduraduna dela.
  • Onartutako bideoen egileek “Supelaur Kultur elkartea”-ri uzten dizkiete euren irudien komunikazio eta erreprodukzio-eskubideak.

*Ekoitzitako lan guztiak Creative Commons AITORTUPARTEKATU lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikusi: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.

Iraupena: Gutxienez minutu 1 eta gehienez 7 minutu (kredituak barne).

Epea: lanak jasotzeko epea irailaren 30ean amaituko da.

Parte-hartzaileak: lanak indibidualki zein taldeka aurkeztu daitezke. Taldeak gehienez 10 kidekoak izan daitezke. Ez da adin mugarik egongo baina bideoan16 urtetik beherako neska-mutilik agertuko balitz, guraso edo tutoreen baimena izan beharko dute.

Parte-hartzea:

  • Pertsona edo talde bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake.
  • Bideoak  Wetransfer bidez (www.wetransfer.com) bidali beharko dira supelaurkt@gmail.com helbidera. Bideoak .avi edo .mov formatuetan egon beharko dira. Bideoaz gain, formulario txiki bat bidali beharko da taldearen izena, taldekideen izen- abizenak, herria, kontaktua, bideoaren izenburua eta deskribapen labur bat zehaztu beharko dira formulario horretan.

Epaimahaia: Supelaur Kultur Elkarteko kideak eta gaian adituak izango dira.

Sariak:

  • Lehenengo saria: 300€
  • Bigarren saria: 150€
  • Hirugarren saria: 100€
  • Publikoaren saria

Antolakuntzak beharrezkoak jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.

Arazo eta zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena du.