Albisteak

Santa Marina 

Orozkoko Udalak herriko auzokide guztiei dei egiten deutsie datorren zapatuan, urriak, 15, Jesurira egingo dan martxara joateko. Martxa honegaz eskatu gura da gure herriko natur-guneen babestu beharrizana, gure basoen industrializazioaren kontrako erantzuna emotea eta Jesuriko ingurune naturalagaz disfrutatu gura dogula jakinerazotea.

Orozkoko Udaleko hirigintza-araudien kontrakoa da parke eoliko hau instalatzea, eta Orozko sartzen dan Laudioko  Funtzio-Arloko Lurralde-Plan Partzialarena baita ere. Aitatutako plan honetan ezartzen da gure herrian ezin izango direla ezarri jarduera-ekonomikoetarako erabiliko diren hirigintza-lursoruko sektore barririk, barneko eskari barriak sustatzeko edo beharrizanei erantzuteko izan ezik.

Mediak Aske da martxara dei egin dauna, urte baterako mobilizazioak antolatu ditu, parke eolioak instalatuko gura diren  gure basoetako ingurunetara martxak eginez.

Irteera: Zubiaurreko Plazatik goizeko 9:00etan. Goizeko 11:00etan Jesurin parke eolikoa salatzeko ekitaldi bat egingo da.