Albisteak

 

Bihartik aurrera, urriak 21 barikua, Zubiaur plaza oinezkoentzako izango da Oderiaga kaleko bidegurutzetik parkinerako (Gorbeia kalea) oinezkoentzako sarreraraino. Holan, ibilgailu motordunentzako itxita geratuko da. Erabaki honegaz Udalak hainbat herritarrek helarazitako eskaerari erantzungo dio.

Honen helburua da gure herriko erdigunea berreskuratzea eta sustatzea, bizitzeko, lan egiteko eta aisialdiaz gozatzeko gune moduan. Trafiko barik oinezkoen arriskua ekidingo da, ingurugiro kutsadura eta akustikoa gutxitu egingo dira, zoruko mantenimenduan aurreztuko da eta herritarrentzako zein kanpotarrentzako ingurumari erakargarriagoa lortuko da.

Ganera, Nerbioi-Ibaizabaleko Mugikortasun Iraunkorreko Eskualdeko Planak batzen duen ekimena da.