Albisteak

Altube ibaia 

Andra Mari eta Ibaiondo kaleen parean jarriko dute erreka zeharkatuko duen arrapala. Gainera, Udalak hirigunea oinezkoentzako egokitu du.

Orozkoko Udalak Altube ibaiaren ezker eta eskuin ertzak batuko dituen 25,60 metroko luzera izango duen egurrezko oinezkoentzako zaldain bat eraikitzea aurreikusi du. Lanek –aurreko legegintzaldian PNVk osatzen zuen Udalbatzak prestatu zituenak- 72.000 euroko aurrekontua dute -gehi BEZ- eta “hiru hileko exekuzio epea. Horregatik, laster hasiko diren lanak datorren urteko hasierarako prest egotea espero da”, aurreikusten du Josu San Pedro alkateak.

Altube ibaiaren inguruetan garatu den hiriaren hazkundeak herriko Exekutiboari erabaki hau hartzera derrigortu dio. Horrela, zaldainak “errekaren ezker ertzean dagoen bizitegi auzoa eta eskuinaldean dauden ikastetxea eta kirol instalazioak” batuko ditu, San Pedroren esanetan.

Alkateak dioenez, ekimen honekin “ibilgailuen trafikoa gutxitu egingo da zuzen hartuta ehun metro eskas banatzen dituen bi puntu hauen artean”. Gainera, proiektu honekin “Altube errekak bi ertzen artean eragiten duen hesia apurtu nahi” dela azpimarratu du.

Andra Mari eta Ibaiondo kaleak batuko dituen arrapalak 2,50 metroko zabalera erabilgarria izango du, 100 metroko radioa izango duen altxaera konkortuarekin, erdian 0,77 metroko gezia izango duelarik. Lurzorua pinu egurrezkoa izango da, 45 milimetroko lodierakoa, zaldainaren baranden hagen erdialdean jarrita joango dena. Hagak hormigoizko zubi-branka banatan oinarrituko dira.