Albisteak

Pintxo 
Orozkoko Udalak antolatuta eta bost tabernen partehartzearekin, azaroaren 11, 18 eta 25eko asteburuetan lehenengo perretxiko pintxoen lehiaketa antolatu da.
 
Lehiaketan parte hartzen duten tabernek txartel bat izango dute bezeroentzako, eta horrela txapelketako pintxo bat jan ahal izango dute, 1,20 eurotako prezioan. Baina baita pintxoa baloratu eta taberna horietan jarriko diren kutxatan utzi.
 
Parte hartzen duten tabernak hauek izango dira: Arrugaeta, Batzokia, Itxina, Zubiaur eta Zurrumurru.