Albisteak

Blas de Otero 

Abenduaren 31ra arte Orozkoko Museoak "Blas de Otero, bizitza bateko paisaiak" izeneko erakusketa hartuko du. Bertan, hamaika argazki-panelen bitartez, poeta bilbotarraren bizitzako leku garrantzitsuenak eta bere lanak ezagutzeko bidaia egitea proposatzen da.

José Ibarrola pintore eta eszenografoak diseinatutako erakusketak bere bilduma pribatutik jasotako irudiak jartzen ditu ikusgai. Handitutako hamaika argazkiek poetaren bizitzaren garai desberdinak erakusten dituzte, ibilitako hiri desberdinetatik ibilbidea eginez, eta garai bakoitzeko poesiak eta biografia zatiak jasoz.

Panelek Bilbo, Madril edota Bartzelonako argazkiak jasotzen dituzte, Oteroren bizitzako beste toki adierazgarrien artean. Horien artean Orozko ere badago, idazlearen amaren herria eta bere gaztaroan inspirazio iturri izan zena.

Erakusketa ostegun eta ostiraletan bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara; larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.