Albisteak

Bolak 

Umeentzako zenbait pedagogi tailer antolatu ditu Induma gazte bulegoak, Gabonak oinarri izanik. Larunbat eta igandeetan txikienek Gabonetako zenbait dekorazio, tapete naturalak edota oparietarako poltsak egiteko aukera izango dute.

Guzti horiek goizeko 11:00etatik 13:00ak arte egin ahal izango dituzte, 5 eta 9 urte bitarteko umeek. Ikastaro hauek urtarrilean jarraitzeko proposamena dago, Indumak aurreratu duenez.