Albisteak

Pilota partida 

Olgetan Pilota Eskolak bertako ikasleen hamabi argazkirekin osatutako 400 egutegi argitaratu ditu. Honen helburua kirol taldearen funtzionamenduari lagunduko dion dirua batzea da, horregatik, bakoitza bost eurotan erosi ahal izango da, bai larunbat honetan egingo den Santa Luziako azokan, bai aurrerantzean herrian jarriko den salmenta puntu baten.

Elkarteko arduradunek egutegiaren aurkezpen publikoa egingo dute ostiral honetan, arratsaldeko 19:30ean, Orozkoko Museoan.