Albisteak

Haurrei zuzendutako tailerrak 

Haurrei zuzendutako tailer pedagogikoekin jarraituko du Induma gazte bulegoak urtarrilean zehar. Bihar eta urtarrilaren 5etik aurrera, eta datozen larunbat eta igandeetan txikienek agendak, koadroak, maskarak bezalako eskulanak egiteko aukera izango dute herriko txikienek.

5 eta 9 urte bitartekoentzako eskulanak doan eskainiko dira, goizetan 11:00etatik 13:00ak arte.