Albisteak

Argazkia trikitixa 

Orozkoko ERDU herritarren elkarteak ostegun honetarako, urtarrilaren 5erako, udalerriko taberna eta txokoetan barrena ibiliko den euskal kantu herrikoien kalejira antolatu du.

Errege Magoak iritsi baino arinago ibiliko dira, 19:00etatik aurrera Zurrumurru lokaletik hasita, eta beste zortzi tabernetatik pasa ostean, bi ordu barru batzokian amaitzeko. Ekimenaren helburua herrian euskararen erabilera areagotzea da.

Euskara kalera ateratzeko helburua duen herri mugimendua da ERDU. Orozkon euskaraz bizitzeko ilusioa dute orozkoarrek osatzen dute taldea.