Albisteak

Itxina 
Orozkoko Gorbeiar Jardunaldiak antolatu ditu Orozkoko Museoak, Gorbeia mendia ezagutzera emateko. Urtarrilaren 13tik 20ra arte luzatuko dira antolatu diren doako ekintza guztiak.
 
Mendizaletasuna ardatz izango duen jardunaldiak antolatu dituzte Orozkon, Itxinako mendigunea gai nagusi bezala izango dituena. Euskal Espeleologoen Elkargoaren presidente den David Diezek eta Euskara eta Etnografian katedradun den Juan Manuel Etxebarriak emango dituzte jardunaldietako bi hitzaldiak. Lehenak "Itxinan espeleologia. Azterketen egoera" izenburua izango du, eta euskaraz eskainiko den bigarrenak, ostera, "Itxina eta Euskal Mitoak".
 
Bi hitzaldiak Orozkoko Museoan emango dira, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.