Albisteak

Haurren marrazkiak 

Orozkoko Udalak, Indumaa gazte bulegoaren bitartez, 5 eta 9 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen desberdinak antolatu ditu Gaztetxokoan.
 
Postal, tximeleta eta loren inguruko tailerrak izango dira eta urtarrileko larunbat eta igande guztietan emango dira, 11:00etatik 13:30era bitartean.
 
Ordutegien aldaketa

Eskola sasoia dela eta, Gaztetxokoaren eta Ludotekaren ordutegiak aldatu egingo dira. Horrela, ludoteka 17:30etik 19:30era egongo da zabalik ostiraletan, eta 11:00etatik 13:30era larunbat eta igandeetan. Bestalde, Gaztetxokoa 19:30etik 21:00etara zabalduko dute ostiraletan; 17:00etatik 21:00etara, larunbatetan; eta 17:00etatik 19:00etara, igandeetan.