Albisteak

Kalea 

Zubiaur auzoan dagoen Hegoalde urbanizazioak zituen gabeziak konpondu ditu Orozkoko Udalak. 300 etxebizitza eraikitzea espero den urbanizazioko lanak 2009an egin ziren.

Iragan den legegintzaldiko Gobernuarekin kritiko agertu da gaur egungo alkatea, Josu San Pedro. Izan ere, "onartezina da Udalak hainbat akats detektatu izatea eta obra hartzea, eta are gehiago, onartezina da bi urtetan akats horiek zuzentzeko neurririk hartu ez izatea".

Horrela, Zubiaur Eraikuntzak udal elkarte publikoaren bitartez, egin gabe zeuden lanak egin ditu Udalak: Hauek izan dira: zubi berriaren hormigoia lokatzea, ur edangarriaren hodien sekzio-uhateak eta ur-harguneak ondo jartzea, ur-poltsak ez sortzeko espaloietako losak aldatzea, kutxatila guztiak garbitzea, lurpeko edukiontziak ondo itxi eta urbanizazioa saihesten duen bihurguneko eustorma hobetu da ur-filtrazioak kentzeko, eta hiru argi jarri dira.