Albisteak

Kamara 
Induma gazte informazio zerbitzuaren bitartez "Orozko Klik" argazki lehiaketaren bigarren edizio jarri du abian Orozkoko Udalak. Lanak otsailaren 24ra arte aurkeztu daitezke.
 
Horrela, 15 eta 35 urte bitarteko gazteek sari potoloak lor ditzakete, 525 euro banatuko direlarik. Irabazleak 300 euro poltsikoratuko ditu, bigarrenak 150 euro eta hirugarrenak, azkenik, 75 euro.
 
Natura eta bidaiak gaiak ardatz izanik, "parte hartzaileek estilo desberdinetan aurezktu ahal izango dituzte lanak. Digitalean, zuri beltzean edo koloretan, baina beti ere 20x30 zentimetroko tamainan", azaldu du Boegoñe Olabarria Kultura zinegotziak. Irudiak Indumako bulegoan (Zubieta etorbidea, 16. 48410. Orozko) utzi edota posta ziurtatu bidez helarazi daitezke otsailaren 24a baino lehen.
 
Olabarriaren esanetan, "gazteen artean sormena bultzatzea eta ingurumen zaintzaren ezagutza hedatzea du helburua lehiaketak".
 
Lehiaketaren irabazleak maiatzaren 16an emango dituzte jakitera Udalaren web atarian (www.orozkokoudala.com).