Albisteak

Ciclos culturales 

Orozkoko Udala eta herriko 17 kultur, gizarte eta kirol elkarteek datorren astelehenean –urtarrilak 30- batzartuko dira martxo eta azaroko ostiral guztietan zehar egingo diren bi kultur zikloak elkarrekin antolatzeko.

“Esfortzuak eta ideiak elkartzen ahaleginduko gara kultur egitarau osatua eta maila onekoa lortzeko, horrela herriko bizitza soziokulturala dinamizatzeko”, azaldu du Josu San Pedro alkateak. San Pedrok talde hauek egin ahal dituzten ekarpenen garrantzia nabarmendu du “oso baliabide gutxirekin ekintza bikainak egiteko gauza direlako”.
 
Hitzordua 19:00etan izango da, udaletxean.