Albisteak

Orozko 

Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK proiektuan hilabeteetan gogor lan egin ondoren, Orozkoko Udalaren webguneak zerbitzu berriak eskaintzen dizkie herritarrei.

Orozkoko herritarren eskura daude jada ohiko 17 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez (www.orozkoudala.com), aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Ondarroako biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio.

Hemendik aurrera honako izapideak egin ahal izango dira: Eraikuntza berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, Distantzia ziurtagiriak, Hirigintza gaietako informazioa, Erroldan alta, Erroldako datuen aldaketa, Bizileku aldaketa, Atzerritarren errolda berriztatzea, Errolda-agiria, Errolda ziurtagiriak, Ziurtagiri bereziak, Udal haurtzaindegietan sartzeko eskaera, Erroldan baja emateko eskaera, Banku helbideratzeak, Eskari-orri orokorraren eskaera, Dokumentuak ematea, Kexak, iradokizunak eta eskerrak eta azkenik Hitzorduak. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago on-line egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Orozkok aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu