Albisteak

 

Ordu librerik baduzu, lan egiteko aukera eskaintzen dizugu, gu arduratuko gara zuri lana topatzeaz

Gure herrian, askotan, umeak zaintzeko edo klase partikularrak emateko pertsona euskalduna lortzea zaila izaten da. Horregatik, Udaleko Euskara Zerbitzuan honako bi zerrenda hauek daude zabalik:

  • Ume zaintzaile euskaldunen zerrenda
  • Klase partikularrak emateko prest dauden euskaldunen zerrenda

Beraz, umeak zaintzea gustuko baduzu edota klase partikularrak emateko prest bazaude eta euskalduna bazara, hauxe da zure aukera. Edade guztietako jendeak eman dezake izena.