Albisteak

Herri arteko pilota txapelketa 

Orozko, Lemoa eta Usansoloko pilota eskolak izan ziren irabazle Orozkoko kiroldegiko frontoian iragan den larunbatean lehiatu zen Arratia-Nerbioi eskualdeko herri arteko txapelketan. Orozkoarrak prebenjamin, alebin eta kadete mailetan gailendu dira; lemoarrak, bestetik, benjamin eta infantiletan; eta Usansolo, azkenik, jubeniletan.

Arratia-Nerbioi eskualdea osatzen duten udalerrietako 6 eta 15 urte bitarteko 200 pilotari baino gehiago izan ziren lehian txapelketa honetan.