Albisteak

Zaldaina 
Andra Mari eta Ibaiondo kaleak lotzen dituen hiriko zaldaina zabalik dago oinezkoentzako. Egurrezko zubiak 25,60 metroko luzera du eta Altube errekaren ezkerraldean dagoen etxebizitza ingurune berria eta eskuinaldeko ikastetxe eta kirol instalazioen arteko ibilbidea denbora gutxiagotan egin ahal izatea ahalbidetzen du.
 
Azpiegitura honekin elkarrengandik ehun metro eskasera dauden bi leku hauen artean sortzen den ibilgailuen trafikoa gutxitu nahi da eta “bi ertzen artean errekak sortzen duen oztopoa apurtu” Josu San Pedro alkateak azaldu duenez.
 
Arrapalak 2,50 metroko zabalera erabilgarria dauka, ehun metroko erradioa duen altxaera konkortu batekin eta 0,77 metroko gezia erdian. Zorua 45 milimetroko zabalera duen pinuzko oholekin eginda dago eta zaldainaren baranda osatzen duten hagen ertzetako erdialdean ezarrita dago.