Albisteak

Urgoiti auzoa 
Datozen bi urtetarako, eta hurrengo bietarako aukerarekin, Orozkok bere ur-mantenuaren zerbitzua esleitu berri du. Aqualia enpresa izan da esleipenduna eta kontratuak zehazten duenez “Ibarra-Orozkoko eta Mantzarragako araztegien, Adaroko eta Urigoitiko Cetolar bi ekipoen mantenimentu, kontserbazio eta ustiategi-zerbitzua kudeatuko ditu”, baina baita uraren kalitate aproposa eta “udalerriko ur-hornikuntza sarearen biltegi guztiak”, Josu San Pedro alkatearen esanetan.
 
Bestalde, Ibarra eta Urigoitin kokatutako ur-biltegi desberdinetan kloroaren maila hobetzeko ekipamendu desberdinak ezarri direla baieztatu du San Pedrok. Neurri honekin “Etxeetara heltzen den ur edangarriaren kalitatea bermatu nahi dugu”, azaldu du alkateak.