Albisteak

Musika nota 

Ostiral honetarako "Kantak Tabernetan" ekimena antolatu du Orozkoko Berbaz Kultura elkarteak. Hileko lehen ostiraletan egiten den ekimenarekin herriko tabernak musikaz beteko dituzte orozkotarrek, euskal kanta herrikoien bitartez eta poteo giroan.

Kantariak Zubiaur plazan elkartuko dira, arratsaldeko 20:00etan. Herritarrak parte hartzera deitu dute antolatzaileek.