Albisteak

Ingurumena 

Tokiko Agenda 21 egitasmoko ekintza plana berritzeko prozesua abiatuko du ostiral honetan, martxoaren 2an, Nerbio-Ibaizabal Udaltalde 21ek. Orozkotarren parte hartzea sustatzea du helburu Tokiko Agenda 21 diseinatzeko prozesuak, herritarrak "euren udalerriaren ingurugiro, giza eta ekonomi hobekuntzarako parte hartzaile aktibo eginez", Josu San Pedro alkateak azaldu duenez.

Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, Orozkoko Kultur Etxean.