Albisteak

urigoiti 
Orozkoko Gobernu Taldeak bi kaleren izena aldatuko du euskarara hobeki egokitzeko, eta beste bi kaleren ibilbidea luzatuko du. Zehazki, orain arte San Juan izenez ezaguna zen kaleak Donibane Bidea izena hartuko du. Bestetik, Albixuelexaga auzuneak Albitzuelexaga izena hartuko du. “Euskararen zehaztasunetan aholku emaile nagusia den Euskaltzaindiaren gomendioetara egokitu da bi izen hauen aldaketa”, zehaztu du Josu San Pedro alkateak.
 
Beste aldaketa bat ere erabaki du Gobernu Taldeak. Izan ere, orain arte Francisco Muñoz kalea zena bi kaletan batuko da eta Andra Mari eta Franscisco Muñoz izenak izango dituzte bi kaleek. “Andra Mari kalea hirigunetik izen bereko ermitara arte joango da. Eta Francisco Muñoz, berriz, Kantarrana auzunetik Presatxuarte doan bidea izango da eta Muñozen etxebizitzaren parean hasiko da”, azaldu du San Pedrok
 
Alkateak Andra Mari kalearen izen aldaketa esplikatu nahi du. “Francisco Muñoz bidearen aldaketarekin kexu ziren inguruko bizilagunengatik egin dugu. Hauek adierazi zuten moduan, kale horrek lehengo izen hori (Andra Mari) izan du azken mendeetan”.