Albisteak

 
Gizarte-larrialdiko laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Orozkoko Udalak. Epea martxoaren amaieran bukatuko da, "nahi zeta bigarren deialdi bat luzatuk oden urrian eta azaroan", azaldu du Josu San Pedro alkateak.
 
Laguntza hauek 20.000 euro izango dituzte. Horietatik 11.419 Eusko Jaurlaritzak eman ditu, iragan den urtean (10.736 euro) baino 683 euro gehiago. "Alokairuko gastuak, bekak betetzen ez dituzten eskola gastuak eta oinarrizko altzairuak bezalako larrialdiko beharrizanetarako baliagarri izango da diruaren gehiengoa", zehaztu du San Pedrok.