Albisteak

Logoa 
Ekitaldi instituzional bat, antzezpen bat, film bat eta erakusketa bat izango dira “Emakumearen Eguna” ospatzeko aukeratutako jarduerak. “Emakumeak gizartean duen garrantziaz sentsibilizatzeko” asmoz egiten diren jarduerak Jon Ander Barrondo berdintasun zinegotziaren esanetan.
 
“Emakumearen eguna” datorren martxoaren 8an ospatzen da. Martxoaren 8tik aurrera hainbat ekitaldi ospatuko direla adierazi zuen Barrondok. Beraz, “Emakumea eta Kirola” argazki-erakusketa antolatu da martxoaren 8tik 18ra Orozkoko Museoan eta egun horretan bertan kontzentrazio bat egingo da Zubiaur enparantzak 19:30etatik aurrera.
 
Hurrengo egunean, hilak 9, Matxintxu Emakume Elkarteak antolaturik “Evita” antzeztuko da Orozkoko Museoan 19::00etan. Egitaraua “Emakumeen Iturria” zinema-forumarekin osatuko da martxoaren 10ean Donibane aretoan.