Albisteak

Haurrak igerilekuan 
Orozkoko kiroldegiko igerilekuak 6 urteko haurrentzako igeriketa ikastaroak antolatuko ditu martxoaren 24 eta maiatxaren 26rako. Uretara ohitzea, murgiltzean ahoa ixtea eta gizartekoitasuna izango dira bere ikasbiderik interesgarrienetako batzuk.
 
Izena emateko azken eguna Martxoaren 21a da eta Orozkoko Kiroldegian eman behar da, 94 633 96 16 telefonoan. Ikastaroaren prezioa 44 eurotakoa da.