Albisteak

zinegotzia 

Nerea Azkoagaren ordezkoa izango da, familia arrazoiak direla eta, bere zinegotzigoari uko egin behar izan baitio

Raquel Olavarria Sautua Ingurune, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak saileko zinegotzi berri izendatu du Gobernu taldeak, familia arrazoiak direla eta, karguarekin jarraitu ezin duen Nerea Azkoaga ordezkatzeko.

Olavarriak adierazi duenez, "ilusio handiz, erantzukizunez eta lan egiteko gogoz" egingo dio aurre etapa berri honi. Zinegotzi berriak 28 urte ditu eta teknikoa da Iraunkortasun eta Ingurunean.

Euskara bultzatu eta udalbatzak bideoan

Bestaldetik, asteartean burututako Udalbatzaren ondoren, herriko Gobernuak Orozkon euskararen erabileraren normalizazioarekiko konpromisoa sendotuko du, www.aiaraldea.org euskaraz burutzen den online komunikabideari urtean 1.500 euroko diru-ekarpena eginez.

Horrez gain, udalaren web-orrian (www.orozkoudala.com)  Udalbatzen bideoak argitaratzea erabaki da, “auzoko guztiak bertan eztabaidatzen diren gaiez informaturik egon ahal izateko asmoz eta udal-kudeaketari gardentasun handiagoa emateko asmoz” adierazi du Josu San Pedro alkateak.