Albisteak

Ikus-entzunezkoen teknikoa 

Orozkoko Udalak iragarki bat argitaratu du aurtengo lan eskaintza publikoaren berri emateko. Donibane aretorako Ikus-Entzunezkoen Teknikoaren plaza da. Euskara menperatzea eta adin nagusikoa izatea dira eskatzen diren baldintzetako bi. Lanaldia igandekoa izango litzateke baita gerta daitezkeen ebentualtasunak betetzeko ere.

Interesatuek bere curriculuma ekarri beharko dute Induma bulegora (Zubieta kalea) martxoaren 21 baino lehen, edo posta elektronikoaren bidez bidali honako helbidera: infoinduma@yahoo.es. Informazio gehiago nahi izanez gero telefono zenbaki honetara dei daiteke: 94 633 99 45