Albisteak

Emakumea 

Orozkoko Museoak "Emakumea eta Kirola" erakusketa antolatu du martxoaren 18ra arte. Orozkoko Udalaren Kultura sailetik antolatu da.

Erakusketak Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta burutu da eta emakume kirolarien 20 argazki hartzen ditu guztira, 18 zuribeltzean eta bi kolorean.

Horrela, ibilbide bat egiten du emakumeen jardunean 70. urteetan kirolaren munduan sartu zirenetik. Erakusketak kirolariak modalitate ezberdinetan ezagutzera ematen ditu, hala nola, judon, hipikan edo tenisean, besteak beste.

Orozkoko Museoaren ordutegia hurrengoa da: ostegunetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.