Albisteak

Zuhaitzak 

Jarduera alkateak eta ingurune saileko zinegotzi berriak gidatuko dute eta datorren igandean, martxoak 25, burutuko da.
 
Datorren igandean, martxoak 25, Orozkoko gazteenek udalerriaren inguruko arboladia ezagutu ahal izango dute udalaren Ingurune sailak sustatutako bisitaldi gidatu baten bidez. Ibilbidea Josu San Pedro bertako alkateak –biologoa- eta Raquel Olavarria Ingurune saileko zinegotziak – Ingurune teknikoa- zuzendurik izango da  “landaretzaren garrantziaz kontzientzatu eta hezteko asmoz, baita txikienei landaretza, zuhaitzak hain zuzen, ez daudela dauden lekuan kasualitatez , baizik eta denak logika bat duela eta ekosistema batean egiten den edozein aldaketak logika hori aldatzen duela erakusteko ere” azpimarratzen du San Pedrok.

Ibilbidea Zubiaur auzoaren inguruan zehar burutuko da, “bertan geldituko gara arboladi mota ezberdinak aztertzeko eta zuhaitz bakoitza zergatik dagoen dagoen lekuan azalduko dugu eta bertako espezien garrantzia nabarmenduko dugu” zehazten du. Zubiaur plaza izango da abiapuntua 9:30etan eta gutxi gorabehera 3 ordu eta erdiko iraupena izango du.