Albisteak

 

Hitzordua ostiralean, hilak 25, izango da Kultura Etxeko lehen solairuan  

Orozkoko San Antolin jaiak hurbil daude. Horregatik, eta aurreko legegintzaldiko alkateak eta kultura zinegotziak (PNV) osatutako Antolinzaleak komisioaren Zuzendaritza-batzordeak 2011n dimisioa aurkeztu ondoren, udal Gobernu berriak orozkoarrek zaindariaren jaien antolakuntzan parte har dezaten eta gustu zein adin guztietarako egitaraua egin dezaten erabaki du.

Hori dela eta, "ostiralean, hilak 23, arratsaldeko 19:00etan auzoko guztien ideiak eta proposamenak ezagutzeko bilera bat burutuko da", adierazi du Begoñe Olabarria Kultura zinegotziak.