Albisteak

Traktora 

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, Orozkoko Udalak Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren hobariak eskainiko ditu. Borondatezko ordainketa-epea udaldian ezarriko da, aurrerago zehaztuko den hilabete batean.

Horrela, bada, desgaitasuna duten pertsonak zerga hau ordaintzetik salbuetsita geratuko dira «euren desgaitasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa bada, eta mugikortasun mugatuko egoeran badaude», zehaztu digu Josu San Pedro udalburuak.

Era berean, % 65eko desgaitasun maila edo handiagoa duten pertsonak ere zerga ordaintzetik salbuetsita geratuko dira.

Horrez gainera, «ibilgailu historikoek eta gutxienez 25 urteko antzinatasuna dutenek % 100eko hobaria izango dute; motor hibridoa duten ibilgailuek, % 50ekoa; eta familia ugariek kuotaren % 90ekoa, automobil bakar baten zergan».