Albisteak

Pailazoa 

Euskadiko antzoki publikoen Sarea osatzen duten beste 51 antzeztokiekin bat egin du, programazio eszeniko zabalagoa eskaintzeko.

Donibane Aretoa Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko “Euskadiko Antzoki Sarearen” barruan sartu da. Hala, bertako koordinazio eta informazio organoetako profesionalen lanak bermatuta,  Orozkoko antzokiak orain artekoa baino programazio zabalagoa eta kalitate handiagokoa eman ahal izango du.

«Gainera, gure asmoa da», Begoñe Olabarria Kulturako zinegotziak esan digunez, «Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta beste Udal batzuekin elkarlanean, adin guztietarako programazio iraunkorra eskaintzea: antzerkia, dantza, txotxongiloak, pailazoak eta bestelako ekitaldiak ere bai».

Gaur egun, Autonomia Elkarteko hainbat herritako 51 antzokik osatzen dute Euskadiko Antzoki Sarea.