Albisteak

Haurreskola 

Udal Gobernuak zenbait konponketa eta hobekuntza egingo ditu haurreskolan, segurtasuna eta aireztapena hobetzeko helburuarekin. Lehenengo egitekoa, ikasgeletan udako beroaren eragina moteltzea izango da. Horretarako, maiatzean zehar, eguzki-oihal handi bi ipiniko dira: bata, 63,25 m2-ko azalera duena, patioan; eta bestea, 10,25 m2-koa, fatxadan.
 
Bigarren fase batean, haurtzaindegiko segurtasun-plan bat eratuko da, zentro barruko segurtasuna eta umeen ongizatea bermatzeko. "Berriro aztertuko ditugu oraingo segurtasun neurriak eta larrialdietako ebakuazio-planak, eta aireztapen-sistemak hobetuko ditugu", esan du Josu San Pedro alkateak. Eta gaineratu duenez, "udako oporrak aprobetxatuko ditugu lanak burutzeko, eskola-egutegiari eragozpenik ez eragiteko. Baina, jakina, ez gara ekinean hasiko Udalak aurrekontua onartu arte".

 Alkatearen adierazpenak (mp3 224Kb)