Albisteak

 
Orozkoko Udalak ia bikoiztu egin du Gizarte Hezkuntzazko Interbentzio Taldearen arreta ordutegia. Orain arte astean 9 orduz hartzen zituzten herritarrak Udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan; aurrerantzean, berriz, astean 15 orduz egongo dira bertan.  Ordutegi berria: astelehenetan, 8:30etik 18:00etara; eta astearteetan, 8:30etik 14:00etara.  Josu San Pedro alkateak adierazi duenez, "Herritarrek eskatu dutelako luzatu dugu ordutegia, urtean 19.000 euroko kostua ekarriko duen arren".
 
Zerbitzu honek gizarte-hezitzaile baten laguntza, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dizkie gizarte, familia edota hezkuntza arazoak dituzten familia eta adingabekoei. "Bost udalerri elkartu gara zerbitzu hau emateko: Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Orozko eta Arakaldo. Guztira, 6.233 herritar", zehaztu du San Pedrok