Albisteak

Orozko Gaur 

Orozkoko Udalbatzak herriko lehen udal aldizkaria argitaratu du, eta Josu San Pedro alkateak adierazi digunez, "helburua da herritarren eta Udalaren arteko harremana hobetzea eta erraztea, eta egiten ditugun ekimenei buruzko informazioa jakinaraztea".

Aldizkaria hiru hilean behin kaleratuko da, lau orrialde ditu eta lehen argitaraldian 1.200 ale inprimatuko dira. Orozkoko etxe guztietara banatuko da, eta eskuragarri egongo da saltokietan, ostalaritza guneetan eta udal bulego guztietan ere. Lehen zenbaki honetan, kultura agenda bete-beteaz gainera, Udalak hirigintza, ingurumen eta kirol alorretan egiten dituen lan eta egitasmoen berri ematen da.

Irakurri azken alea