Albisteak

Arlobia 

Orozkoko Udalak Gorbeia Parke Naturaleko azoka egingo du datorren ekainaren 23an. Gorbeialderekin, Orozkoko "Itxina" abeltzainen elkartearekin eta "Lorra" kudeaketa zentroarekin elkarlanean antolatzen duten ekimen hau berebiziko aukera da Gorbeialdeko abereak eta nekazaritza produktuak erakusteko.

Abere erakusketarako izena ematea Lorra kudeaketa zentroan egingo da (tel. 944 555 063, fax 644 556 245 eta helbide el. lagirregoitia@lorra-cg.net). Nekazaritza produktuen erakusketarako, berriz, Orozkoko Udaletxean emango da izena, bai bertako 946 339 633 telefonora deituta, bai informazioa 946 330 570 faxera zein udala.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora bidalita.

Izena emateko epea ekainaren 8ko 12:00ak arte egongo da zabalik.