Albisteak

kartela 

Aurten ere, uztailean, euskarazko udalekuak egingo dira Orozkon. Aurreko edizioen aldean, berritasun nagusia da -herritarrek hala eskatuta- ordutegia ordubete luzatuko dela. Udaleko Kultura Sailak antolatu ditu, eta ekintza gehienak kanpoan, aire zabalean egingo dira, plaza, parke eta zelaietan.

Programa 2000tik 2007ra jaiotako umeentzat da, biak barne. Aste bakoitzean gai ezberdin bat landuko dute joko eta kirol alternatiboen bitartez. "Aurten Olinpiadak aukeratu ditugu gai nagusitzat, eta beraz, jarduerak gai horren inguruan eratuko dira. Ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izango da", esan du Begoñe Olabarriak, kultura zinegotziak.

Kuota 30 €-koa izango da erroldatuentzat, eta 40 €-koa ez-erroldatuentzat. Izena eman nahi dutenek Gaztetxokoko bulegoan eman beharko dute ekainaren 13a baino lehen.