Albisteak

Panpina 
Urtero bezala, uda iristearekin batera zerbitzu publiko batzuek ordutegia aldatzen dute, eta Ludotekak eta Gaztetxokoak ere bai. Lehenengoa, ludoteka, aspalditxotik ari da udako ordutegiarekin, eta halaxe jarraituko du uztailaren 31ra arte. Irekita egongo da egunero, astelehenetik igandera, goizeko 11:00etatik 13:00ak arte, uztailaren 2tik 13ra izan ezik, egun horietan itxita egongo da-eta, haurren udalekuak egingo direlako.
 
Gaztetxokoa, berriz, egunero egongo da zabalik uztailaren 5etik aurrera, arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara.