Albisteak

Txirrindularia 

Zazpi txirrindularitza eskolatako kideak lehiatuko dira oinarriko kirola sustatzeko helburua duen jarduera honetan.

Datorren igandean, uztailaren 1a, Orozkoko eta Ugaoko txirrindularitza elkarteek, Orozkoko Udalaren laguntzarekin, “Bizkaiko Txirrindularitza Eskolen 1. Lasterketa” egingo dute. 4 eta 13 urte bitarteko 250 umek parte hartuko dute oinarriko kirola sustatzea helburu duen lasterketa honetan.

Hain zuzen ere, Bizkaiko zazpi txirrindularitza eskoletako ziklistak etorriko dira (Karrantza, Erandio, Zaldibar, Busturia, Elorrio, Arratia eta Ugao). Lasterketan sei maila egongo dira: benjaminak, lehen urteko kimuak, bigarren urteko kimuak, lehen urteko haurrak eta bigarren urteko haurrak. Guztiak 10:30ean irtengo dira Sastegi kaletik, eta hiri-zirkuituan 12 km egin ondoren, hasierako leku berean helmugaratuko dira, 12:30ak aldera.

Lasterketak irauten duen bitartean, antolatzaileek umeentzako beste jarduera batzuk ere prestatuko dituzte, ginakana, kulunkak eta hainbat gehiago.