Albisteak

Contador 
Udal gobernuak ur-hornikuntza sareko kontadoreak aztertu ditu eta guztira, 60 anomalia detektatu ditu. Erdiak baino gehiago aitortu barik ura kontsumitzen duten etxe eta enpresak dira: ura hartu egiten dute baina kontsumitzen dutena ez da kontagailutik igarotzen eta beraz, ez dute sosik ordaintzen. Bestelako irregulartasunak edo kontagailuen egoera txarra, edo irakurtzean egindako okerrak edo huts administratiboak dira. Hala ba, Udalak berehala zuzendu ditu manipulatutako instalazioak, eta dagokien kontagailuetara bideratu du ur-kontsumo osoa.