Albisteak

Museoa 

Orozkoko Museoan Turismo-informazioko bulego berezi bat ipini dute turistei arreta egiteko eta Gorbeiako Parke Naturaleko eta inguruko gastronomiaz, ostatuez eta jarduerez informazio zabal eta zehatza emateko. Baina horrez gainera, Gorbeialdea Landa Garapen Elkartearentzako turismoaren alorreko proiektu teknikoak lagundu eta bultzatuko ditu bulegoak: webguneak eta sare sozialetako aplikazioak garatzea, edota liburuxkak eta bisitararientzat lagungarri izan daitezkeen bestelako edozein elementu diseinatzea.  «Gune berri hau irekiz, zerbitzu berri bat jarri nahi dugu herritarren eta bisitarien esku», adierazi du Josu San Pedro Orozkoko alkateak.

Eta bulego berria merkataritza-erakusketa ere izango da, bertan erakutsiko dira-eta Gorbeialdeko artisautza-lanak eta nekazaritzako elikagaiak, esate baterako Gorbeiako Idiazabal gazta, Orozkoko txorizoak eta Bizkaiko txakolina. Zabalik egongo da asteartetik igandera, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte.