Albisteak

Herri ikastetxeak 

Herri-eskolako ikasleek instalazio berriak estreinatuko dituzte irailean. Azpiegitura zein ekipamenduak, guztiak berritzea da jarduketaren helburua. Horretarako, 183.914,45 euroko inbertsioa egingo dute, eta lanak bi hilabetean burutuko dituzte.

Leiho zaharrak kendu eta zubi termikoaren haustura duten aluminio lakatuzko leiho berriak jarriko dituzte, gas-hornidurako eta energia elektrikoko sareak berriztatuko dituzte, ur-berogailu elektriko berria ipiniko dute eta hormigoizko banku berri bat ere bai.

Horrez gainera, aldagela berri bi egingo dira, bakoitzak launa dutxa, konketa bana eta bankuak eta esekigailuak izango dituztenak.