Albisteak

Kale antzerkiko aktoreak 

Emanaldi handi bik –doakoak biak- osatuko dute Orozkoko kale-antzerkiaren lehen jaialdia. "Udako Kale Antzerki Aroa" uztailaren 20an eta 27an egingo da, ostiralez, Zubiar plazan, 21:30ean.

20an, Simulacro konpainiaren "Sustraiak" musika-lanak emango dio hasiera jaialdiari. Eta astebete geroago, 27an, Ganso y Cía. troupearen "Medio Pelo" umore-antzezpenak itxiko du programazioa.

"Udako agenda ekitaldi erakargarri batekin borobildu nahi izan dugu", adierazi du Begoña Olabarria Kultura zinegotziak, eta itxaropentsu agertu da, "ea orozkoarren artean arrakasta handia duen, sendotu eta etorkizunean gertakari garrantzitsu bihurtu dadin".